Osasuna
Igandean, 17:00etatik aurrera
Osasunak salbazioa bideratu nahi du Espanyoli irabazita
Erredakzioa
Nafarroako Erresuman aurretik jokatutako partidetan Javier Aguirreren taldeak ez du zorte askorik izan. Azken bost bisitetan, kataluniarrak galtzaile atera dira.
-
Osasuna bigarren garaipena jarraian lortu nahi du, Valladolidi irabazi eta gero. Efe.
Osasunak Espanyol hartuko du igandean sailkapeneko zuloan dauden taldeekin duen aldea handitzeko helburuarekin. Espanyolek gertuago dute salbazioa lortzea, eta mendekua hartzeko asmoarekin iritsiko dira Iruñeara, Bartzelonan jokatutako partida 0-3 galdu ostean.
Javier Aguirre Osasunako entrenatzaile ohiak zuzentzen duen taldeak gertura du datorren urtean lehen mailan jarraitzea ziurtatzea, eta nafarrek, berriz, inoiz baino urrutiago dituzte beheko taldeak.
Osasunak Espanyolek baino bost puntu gutxiago dauzka, eta Valladoliden lortutako garaipenak emandako bultzadari eusten saiatuko dira Javier Aguirreren mutilei gailentzeko.
Iruñearrek zazpi puntura dute jaitsiera, eta iragan astean hiru porrotetako bolada txarrari amaiera jartzea lortu zuten. Hiru porrot horietatik bi, gainera, Nafarroako Erresuman jaso dituzte, eta igandean zaleei pozik egoteko arrazoia eman nahi diete.
Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak jokalari guztiak prest ditu, Anthony Annan eta Sisinio Gonzalez "Sisi" izan ezik, min hartuta daudelako.
Nafarroako Erresuman aurretik jokatutako partidetan Javier Aguirreren taldeak ez du zorte askorik izan. Azken bost bisitetan, kataluniarrak galtzaile atera dira.
Behin-behineko hamaikakoak:
Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Ruben, Arribas, Oier; Lolo, Silva; Armenteros, Nino, De las Cuevas; eta Kike Sola.
Espanyol: Kiko Casilla; Javi Lopez, Colotto, Hector Moreno, Victor Alvarez; Forlin, Baena; Stuani, Verdu, Simao eta Sergio Garcia.
Epailea: Gil Manzano (Extremmadurakoa).
Futbol zelaia: Nafarroako Erresuma.
Ordua: 17:00etan.