Itxi

Osasuna

Larunbatean, 16:00etan

Osasunak Valentzian jokatuko du, jaitsiera 3 puntura duela

Erredakzioa

Gorritxoek lau jardunaldi daramatzate garaipenik lortu gabe eta ezinbestekoa dute Mestallan punturen bat lortzea.

  • Alvaro Cejudo. Argazkia: Efe.

    Alvaro Cejudo. Argazkia: Efe.

Valentziak eta Osasunak Mestallan neurtuko dituzte indarrak, baina helburu oso ezberdinekin: Valentzia Txapeldunen Ligara begira dago eta Osasunak, berriz, mailari eutsi nahi dio.

Valentziarrek laugarren postua lortu nahi dute eta Realak duen sei puntuko abantaila murriztu. Nafarrek hiru puntura dute jaitsiera eta, galduz gero, egoera latza izango lukete, batez ere aurkariek puntuak gehitzen badituzte.

Gorritxoek bigarren astez jarraian jokatuko dute etxetik kanpo Realaren eta Rayaren aurka berdindu ostean. Hala ere, lau jardunaldi daramatzate garaipenik lortu barik.

Ustezko hamaikakoak:

Valentzia: Guaita, Joao Pereira, Ricardo Costa, Mathieu, Guardado, Parejo, Tino Costa, Canales, Banega, Jonas eta Soldado.

Osasuna: Andrés Fernández; Marc Bertrán, Arribas, Miguel Flaño, Oier; Raoul Loé, Silva; Cejudo, Timor, De las Cuevas; eta Kike Sola.

Epailea: Del Cerro Grande (madrildarra)

Futbol zelaia: Mestalla

Ordua: 16:00.