Osasuna
Larunbatean, 20:00etan
Osasunak salbazioa ziurtatu nahi du, Granadari irabazita
Erredakzioa
Mendilibarrek David Timoer eta Nano nerreskuratu ditu, aurreko jardunaldian zigortuta egon ostean. Patxi Puñal baja da, txartelengatik.
-
Puñalek ezin izango du jokatu, zigortuta dagoelako. Efe.
Granadak eta Osasunak hil ala biziko partida jokatuko dute larunbatean, irabazleak hurrengo denboraldian lehen mailan jarraitzea ziurtatuko baitu. Galtzaileak, berriz, edo biek berdinketa suertatzen bada, sufritzen jarraitu beharko dute liga amaierarako geratuko diren bi jardunaldietan.
Andaluziarrak bolada onean daude, lau partida baitaramatzate galdu barik.
Osasunak, berriz, Getafe hartu zuen mendean Nafarroako Erresuman azken jardunaldian, eta bertan partida erabakigarria jokatuko dute Sevillaren aurka datorren astean.
Osasunan baja da Patxi Puñal, txartel horiengatik, eta min hartuta daude Manuel Ortiz "Lolo", Sisinio Gonzalez "Sisi", Anthony Annan eta Miguel Flaño. Bestalde, Mendilibarrek David Timor eta "Nano" deitu ditu, iragan astean zigortuta egon ondoren.
Puñalek ezin duenez jokatu, baliteke Mendilibarren Raoul Loé frantziarra erdialdean jartzea, baina beste nobedaderik ere izan daiteke.
Hamaikakoak ondorengoak izan daitezke:
Granada: Roberto; Nyom, Diakhaté, Mainz, Siqueira o Angulo; Brahimi, Recio, Mikel Rico, Nolito; Ighalo o Aranda eta El Arabi.
Osasuna: Andrés Fernández; Marc Bertrán, Rubén, Arribas, Damià; Raoul Loé, Silva; Armenteros, Nino, De las Cuevas; eta Kike Sola.
Epailea: Velasco Carballo (madrildarra).
Futbol zelaia: Los Cármenes.
Ordua: 20.00etan.