Itxi

Osasuna

BBVA Liga

Osasunak ezinbestekoa du Malagan garaipena lortzea

Erredakzioa

Javi Graciak aurreko partidan erabilitako hamaikako berbera erabiltzeko aukera izango du lehen aldiz. Deialdiko aldaketa bakarra Joan Oriol da, jokalaria Cejudo zigortuaren ordez sartu da.

  • Osasuna sailkapen nagusiko azken postuetan dago. Efe.

    Osasuna sailkapen nagusiko azken postuetan dago. Efe.

Osasunak Malagan jokatuko du ostiralean etxetik kanpo denboraldiko lehen garaipena lortzeko helburuarekin. Gorritxoek egoera larria bizi dute etxean Levanteren aurka 0 eta 1 galdu ostean.

Nafarrak sailkapeneko azken aurreko postuan dira; guztira, garaipen bakarra eta zazpi porrot lortu dituzte denboraldiko lehen zazpi jardunaldietan. Ondorioz, garaipena lortzea nahitaezkoa du gainontzeko taldeekin alde handiagia ez zabaltzeko.

Javi Graciak aurreko partidan erabilitako hamaikako berbera erabiltzeko aukera izango du lehen aldiz. Deialdiko aldaketa bakarra Joan Oriol da, jokalaria Cejudo zigortuaren ordez sartu da.

Osasunak 2011ko martxoaren 6an lortu zuen azken garaipena La Rosaleda estadioan. Orduan Jose Luis Mendilibarrek zuzentzen zuen taldea 0 eta 1 gailendu zen, Sergiok 92. minutuan sartutako golari esker.

Ustezko hamaikakoak:

Malaga: Caballero; Gámez, Angeleri edo Chen, Sergio Sánchez, Antunes; Portillo, Darder, Tissone, Eliseu; Pawlowski edo Morales eta El Hamdaoui.

Osasuna: Andrés Fernández; Marc Bertrán, Loties, Arribas y Damiá; Puñal, Silva, Sisi, De las Cuevas eta Armenteros; Oriol Riera.

Epailea: Jesús Gil Manzano (Extremadurakoa).

Futbol zelaia: La Rosaleda.

Ordua: 22:00etan.