Itxi

Osasuna

Adierazpenak

Lolo: 'Valentziaren aurkako partida hil ala bizikoa izango da'

Erredakzioa

Osasunako jokalariak argi dauka bi taldeak puntu premia dutela, eta intentsitate handiko partida espero du Djukicek zuzentzen duen taldearen aurka.

  • Lolo. Argazkia: EiTB

    Manuel Jesús Ortiz "Lolo", prentsa aretoan. Argazkia: EiTB

Osasunak arnasa hartu zuen Valladoliden aurka garaipena lortu ostean, eta gorritxoen hurrengo aurkaria Valentzia izango da. Manuel Jesus Ortiz 'Lolo' jokalariaren ustez, "Valentziaren aurkakoa hil ala bizikoa izango da".

"Bi taldeak puntu premian gaude, eta intentsitate handiko partida izango da. Valentzia Elxen aurkako partida galtzetik dator, eta garaipena lortu nahiko du", esan du Lolok. Valladoliden aurka lortutako garaipenak konfiantza eman dio taldeari, eta Loloren ustez, "talde asko gaude borrokan. Garaipen bat lortu ostean, beti lasaiago zaude, baina lanean jarraitu behar dugu jaitsiera postuetatik aldentzeko".