Osasuna
Igandea, 21:00etan
Osasunak emaitza positiboa lortu nahi du Malagan
Erredakzioa
Javi Graciaren gizonek ilusioarekin eta presiorik gabe jokatuko dute Errege Kopako final-hamaseirenetako joanekoa Rosaledan.
-
Osasuna. Argazkia: EFE
Osasunak Errege Kopa ilusioarekin eta presiorik gabe jokatuko du Rosaledan, Malagaren kontra. Ligan 0-1 irabazi zuten Javi Graciaren gizonek, urriaren 3an, eta Kopan bizirik jarraitzeko emaitza positibo bat bilatuko dute.
Iruñeko taldeak bi norgehiagoka irabazi ditu etxetik kanpora, eta Malaga bolada kaskarrean murgilduta dago. Kanporaketa garaileak Real Madril-Olinpic Xativa kanporaketako irabazlearen aurka jokatuko du.
Alvaro Cejudok lesioa du eskuineko izterrean, eta Miguel De las Cuevasek bihurritua du ezkerreko ukondoan. Gainera, Sisik eta Ninok lesionaturik jarraitzen dute. Javi Graciak atsedena eman die Marc Bertrani, Lolori eta Arribasi, kopako norgehiagokarako.
Bernd Schusterrek ere aldaketa ugari egin beharko ditu hamaikakoan, Roque Santa Cruz eta Mounir El Hamdaoui aurrelariak, Carlos Kameni atezaina eta Sergi Darder erdilaria lesionatuta baitaude. Gainera, Samuelek ez du lan saioan parte hartu, eta zalantza izango da azkenengo ordura arte.
- Ustezko hamaikakoak:
Malaga CF: Caballero; Gamez, Sergio Sanchez, Weligton, Antunes; Portillo, Camacho, Tissone, Darder, Eliseu; eta Juanmi.
Osasuna: Riesgo; Oier, Flaño, Loties, Satrustegui; Puñal, Raoul Loe, Torres; Silva, Ariel Núñez, eta Manuel.