Osasuna
Errege Kopa
Osasuna, Malaga kanporatzeko prest
Erredakzioa
Javi Graciaren gizonek 3-3 berdindu zuten joaneko norgehiagokan, eta hurrengo faserako txartela eskuratzetik gertu daude.
-
Osasuna-Malaga, joaneko neurketa. Argazkia: EFE
Osasunak final-hamaseirenetako joaneko 3-3koa defendatuko du gaur Malagaren aurka, Sadarren. Schusterren gizonek gol bat bai ala bai lortu beharko dute hurrengo faserako sailkatzeko, eta Andaluziako taldeak erasora irten beharko du.
Javi Graciaren gizonek 2-2koa eskuratu zuten Real Madrilen kontra, eta konfiatzarekin helduko dira Errege Kopako norgehiagokara. Oriol Riera aurrelaria sasoi oso onean dago, merengeen kontra bi golak egin ondoren, baina Kataluniako jokalariak 3-3koa emaitza "engainagarria" dela azaldu du prentsaurrekoan.
Patxi Puñal berdeguneetara itzuliko da, zigorra bete ondoren, eta kapitainak Osasunarekin 500. partida jokatzeko abagunea izango du. Sisik, Ninok eta De las Cuevasek lesionatuta jarraitzen dute, eta Raoul Loe zigortuta dago, Rosaledan txartel gorria ikusi baitzuen.
Bernd Schusterrek hamaikakoan aldaketak egingo dituela dirudi. Ignacio Camacho erdilaria zigortuta dago, eta beste jokalari garrantzitsu batzuei ere atsedena emateko abagunea izango du teknikari alemaniarrak.
Ustezko hamaikakoak:
Osasuna: Riesgo; Damia, Flaño, Oier, Joan Oril; Silva, Puñal; Jose Garcia, Torres, Cejudo; eta Manuel Onwu.
Malaga: Caballero; Gamez, Angeleri, Weligton, Antunes; Duda, Tissone, Darder, Eliseu; Portillo eta Santa Cruz.