Osasuna
Igandean, 21:00etan
Osasuna, Celta gainditzeko konfiantzarekin
Erredakzioa
Javi Graciaren gizonek urtea sailkapeneko postu erosoagoetan bukatu nahi dute, Errege Kopako final-zortzirenetara sailkatzea eskuratu ondoren.
-
Osasuna. Argazkia: EFE
Nafarroako taldeak garaipena lortu nahi du BBVA Ligan, 2013 urtea postu erosoetan bukatzeko. Osasunak Balaidosen jokatuko du, Celtaren kontra, eta Javi Graciaren gizonek sailkapenean aurrerapauso handia emateko abagunea izango dute. Gorritxoak Errege Kopako final-zortzirenetan daude, eta orain ligan jarri nahi dute arreta.
Joan Oriol eta De las Cuevas lesionatuta daude, eta ez dira Vigon egongo. Sisik eta Ninok ere lesioekin jarraitzen dute, eta Silva eta Arribas zigortuta daude. Hala ere, Patxi Puñal hasierako hamaikakora itzuliko da, ligan partida bateko zigorra bete ondoren.
Celtak porrot gogorra jaso zuen Bilbon (4-0), baina Luis Enriquek argi eta garbi utzi du behin eta berriro euren helburua liga soilik dela. Galiziako taldeak San Mameseko jipoia ahaztu, eta sailkapenean aurrera egin nahiko du, zaleen aurrean.
Gorritxoak puntu bakarrera dute Celta sailkapen nagusian, eta garaipen batekin jaitsiera postuetatik nahiko urrunduko lirateke.