Osasuna
Igandean, 17:00etan
Osasuna eta Athletic bolada onean iritsi dira derbira
Erredakzioa
Talde gorritxoak ez du porrotik jaso azken bost jardunaldietan eta zuri-gorriek Txapeldunen Ligako postuari eutsi diote.
-
Anoetan jokatu zen lehen itzuliko Athletic-Osasuna partidako irudia. Argazkia: EFE
Igande honetan euskal derbia jokatuko dute Osasunak eta Athleticek Sadarren. Bolada onean iritsiko dira bi taldeak partida honetara. Gorritxoek ez dute porrotik jaso azken bost jardunaldietan eta zuri-gorriek BBVA Ligako laugarren postuari eustea lortu dute azken jardunaldi hauetan.
Dena den, Osasunan nahasmena nagusitu da azken egunotan. Klubak atzeratuta ditu jokalarien soldatak eta horren eraginez, Raoul Loek taldea uzti du West Hamera joateko. Beraz, Loe baja izango da derbirako. Bestalde, 'Gato' Silvak ere taldetik irtetzen uztea eskatu du, baina Javi Gracia entrenatzaileak deialdian sartu du. Albiste ona Lobatok eman du. Jokalari katalana neguko merkatuan iritsi da Osasuna, min hartuta zegoen eta sendatuta dago jada. Lobato ere deialdian dago.
Athleticek, aldiz, ia ez du Osasunaren aurkako partida prestatzeko denborarik izan. Ostegunean Kopako partida jokatu zuten Atletico Madrilen aurka eta nekeak eragina izan dezake jokalari zuri-gorrien artean. Iker Muniain sendatuta dago, eta deialdian sartu du Valverdek. Besatlde, Kike Solak lehen aldiz jokatuko du Sadarren Osasuna utzi zuenetik.
Ustezko hamaikakoak:
Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Loties, Arribas, Damia; Silva, Lolo; Cejudo, De las Cuevas, Armenteros; eta Oriol Riera.
Athletic: Iraizoz; Iraola, Gurpegui, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico, Herrera; Susaeta, Aduriz eta Ibai.
Epailea: Velasco Carballo.
Zelaia: Sadar.
Ordua: 17.00etan.