Itxi

Osasuna

Elx-Osasuna, gaur, 21:00etan

Osasuna aurkari zuzen baten kontra arituko da Elxen

Erredakzioa

Hiru puntuak irabazteko garrantzia erabatekoa da, Lehen Mailan mantentzeko helburua dutelako bi taldeek.

  • Javi Gracia, Osasunaren entrenatzailea. Argazkia: EFE.

    Javi Gracia, Osasunaren entrenatzailea. Argazkia: EFE.

Osasunak Elxen kontra jokatuko du gaur, gaueko 21:00etan, salbazioa helburu duen talde baten aurka, hain zuzen. Elxek, gorritxoen puntu kopuru berarekin (25), lehenengo itzuliko neurketa galdu zuen Sadarren (2-1).

Getaferen aurkako partidaren emaitza errepikatu nahi du Nafarroako taldeak, baina horretarako beste itxura bat eman beharko du, neurketaren momentu batzuetan puntuak galtzeko zorian egon zelako. Gorritxoek Athleticen (1-5) eta Vila-realen (3-1) aurkako porrotak ahaztu nahi dituzte, Lehen Mailan mantentzeko helburua gertuago izateko.

Javi Graciak ezin izango ditu De las Cuevas eta Puñal zelairatu, Getaferen aurka lesionatu zirelako. Roberto Torres eta Lolo euren ordez jokatzeko prest daude. Gainera, Satrustegi, Joan Oriol eta Manuel taldetik kanpo geratu dira, entrenatzialearen erabakiaren ordez.

Elxen entrenatzaile Fran Escribaren arabera, Osasuna talde "zaila" da, eta "denborarekin hobetu du", beraz, "kontzentrazio handia" eskatu die jokalariei. Gainera, gorritxoak adorez beteta helduko dira Elxera. Escribak ezin izango du Marquez zelaierdian jarri. Ruben Sanchezen alboan, Carlos Sanchezek edo Alberto Riverak jokatu dezakete. Eskuin hegalean, Damian Suarez eta Cristian Sapuranoren arteko zalantza mantentzen du Escribak.

USTEZKO HAMAIKAKOAK

Elx: Toño, Damian Suarez o Sapunaru, Lomban, Botia, Edu Albacar, Manu del Moral, Rubén Pérez, Rivera edo Carlos Sanchez, Fidel, Coro eta Cristian Herrera.

Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Loties, Arribas y Damia; Silva eta Lolo; Cejudo, Torres eta Armenteros; eta Oriol Riera.