Osasuna
Igandean, 21:00etan
Osasunak Atleticori irabazi behar dio, jaitsieratik urruntzeko
Erredakzioa
Nafarrak indartsu dabiltza atzeko aldean eta ez dute azken bi partidetan golik jaso. Hala ere, aurrean Diego Costa arriskutsua izango dute. Madrildarren aurrelariak 5 gol egin ditu jada Sadarren.
-
Atleticok eta Osasunak Calderonen jokatutako partidaren irudia. Efe.
El Sadarreko exijentziak eta Osasunaren lehiakortasunak proban jarriko dute Atletico Madril taldea igandean. Madrildarrak BBVA Ligako lidertzagatik borrokan ari dira, eta Diego Costa izango dute lider. Aurrelariak bost gol egin ditu Sadarren jokatutako bi partidetan.
Gorritxoek ezustean hartu nahi dute Atletico; jaitsiera postuetatik urruntzeko ezinbestekoak dituzten hiru puntu lortuta. Javi Graciaren mutilek Athleticen aurka (1-5) eta Vila-realen aurka (3-1) galdu ostean izandako krisialdia gainditu dute. Getaferen aurka Sadarren lortutako garaipenak (2-0) eta Elxen irabazitako puntuak morala eman dio taldeari.
Osasunako entrenatzaileak ezin izango ditu Puñal eta De las Cuevas erabili, min hartuta daudelako. Bi horiek ere ezin izan zuten Elxeren aurkako partida jokatu, eta, ondorioz, partida hartan ateratako hamaikako berbera erabiltzeko aukera izango du Javi Graciak.
Litekeena da bi taldeek ondorengo hamaikakoak ateratzea:
Osasuna: Andrés Fernández; Marc Bertrán, Arribas, Loties, Damiá; Silva, Lolo; Cejudo, Torres, Armenteros; eta Oriol Riera.
Atletico Madril: Courtois; Juanfran, Miranda, Godín, Filipe; Arda o Diego Ribas, Gabi, Mario, Koke; Raúl García eta Diego Costa.
Epailea: Martínez Munuera (valentziarra).
Estadioa: Sadar.
Ordua: 21.00etan.