Itxi

Osasuna

Asteazkenean, Rayoren aurka

Gracia: 'Kezka handituz doa, baina lasaitasunari eutsi behar diogu'

Erredakzioa

Teknikariak ez du hasierako hamaikakoa aurreratu, baina halabeharrez bi aldaketa egin beharko ditu, Armenterosek eta Marc Bertranek ez baitute partida jokatuko.

  • Javi Gracia, entrenatzaile gorritxoa. Argazkia: EFE

    Javi Gracia, entrenatzaile gorritxoa. Argazkia: EFE

Albisteak (1)

Osasunak Vallecasen jokatuko du asteazken honetan BBVA Ligako 30. jardunaldiko partidan (20:00etan), eta Javi Gracia entrenatzaileak partidari buruz hitz egin du Taxoaren.

"Azken hamar partidak finalak izan dira, eta asteazken honetakoa ere finala da. Gainera, denborak aurrera egin ahala, presioa handiagoa da", adierazi du.

Osasunak jokatutako azken lau partidak galdu ditu, eta madrildarrek, ordea, hiru garaipen eta berdinketa bat eskuratu dituzte azken jardunaldietan. "Dinamikak azkar aldatzen dira, eta gureari buelta eman beharra diogu. Kezka handituz doa, baina lasaitasunari eutsi behar diogu", adierazi du.

Javi Graciak ez du hasierako hamaikakoa aurreratu, baina halabeharrez bi aldaketa egin beharko ditu, Armenterosek eta Marc Bertranek ez baitute partida jokatuko.

Ustezko hamaikakoak:

Rayo Vallecano: Ruben; Arbilla, Ze Castro, Galvez, Rat; Trashorras, Saul Ñiguez; Rochina edo Lass, Bueno, Iago Falque; eta Larrivey.

Osasuna: Andres Fernandez; Oier Sanjurjo, Arribas, Loties eta Damia; Silva eta Lolo; Cejudo, Torres eta Raoul; eta Oriol Riera.

Epailea: Iglesias Villanueva.

Futbol-zelaia: Vallecas.

Ordua: 20.00.