Itxi

Osasuna

Igandean, 17:00etan

Garrantzi handiko derbia Sadarren

Erredakzioa

Nafarrek hiru puntuak behar dituzte bolada txarrari (bost porrot jarraian) amaiera emateko, eta txuri-urdinek Europako postuetan jarraitu nahi dute.

  • Osasunaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Osasunaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Osasunak Reala hartuko du igande honetan Sadarren 31. jardunaldiko euskal derbian (17:00etatik aurrera). Nafarrek hiru puntuak behar dituzte bolada txarrari (bost porrot jarraian) amaiera emateko. Sisik ezin izango du neurketa jokatu, baina bai ordea Marc Bertranek, Armenterosek eta De las Cuevasek.

Realak ere garaipena izango du helburu. Txuri-urdinek Europako postuetan jarraitu nahi dute, eta horretara ezin dute Iruñean kale egin. Xabi Prietok bere bosgarren partida ikusi zuen aurreko jardunaldian eta ez du norgehiagoka jokatuko.

Imanol Agirretxe, bestalde, hasierako hamaikakoan izango da eta baita Mikel Gonzalez ere.

Ustezko hamaikakoak:

Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Loties, Arribas eta Damia; Silva eta Puñal; Cejudo, Torres eta Armenteros; eta Oriol Riera.

Reala: Bravo; Zaldua, Ansotegi, Iñigo Martinez, Jose Angel; Bergara, Zurutuza, Canales; Vela, Chory Castro eta Agirretxe.

Epailea: Fernandez Borbalan.

Futbol-zelaia: Sadar.

Ordua: 17.00.