Itxi

Osasuna

Larunbatean, 16:00etan

Osasunak lehen mailari eusteko garaipena lortu nahi du

Erredakzioa

Gorriek Valentzia hartuko duet Sadarren. Azken hiru jardunaldietan jokoan izan diren 9 puntuetatik bost lortu dituzte Javi Graciaren gizonek.

  • Gorritxoek lau partida daramatzate etxean irabazi barik. Efe.

    Gorritxoek lau partida daramatzate etxean irabazi barik. Efe.

Osasunak garaipenen bidea jorratu nahi du berriro Sadarren, etxean jokatutako azken lau partidetan kale egin ostean. Nafarrek puntuak behar dituzte hurrengo denboraldian lehen mailan izango direla bermatzeko, baina aurrean Valentzia izango dute, Europan jokatzeko lehian ari den taldea.

Gorriek bigarrenez jarraian jokatuko dute etxean, baina hori ez da inolako bermerik, izan ere, zailtasunak dituzte Sadarren partidak aurrera ateratzeko. Otsailean Atletico Madrili 3 eta 0 irabazi ziotenetik, bi partida galdu eta bi berdindu dituzte iruindarrek etxean.

Hala ere, azken hiru jardunaldietan taldea suspertu egin da, bost porroteko bolada txarrari amaiera emanda. Eta jokoan izan diren 9 puntuetatik bost lortu dituzte, aurkari zuzenean aurka, gainera.

Javi Graciaren hamaikakoari dagokionez, ez da aldaketarik espero.

Litekeena da bi taldeek ondorengo hamaikakoak zelairatzea:

Osasuna: Andrés Fernández; Marc Bertrán, Arribas, Miguel Flaño, Damià; Raoul Loé, Silva; Cejudo, De las Cuevas, Roberto Torres; eta Oriol Riera.

Valentzia: Guaita, Pereira, Vezo, Mathieu, Bernat, Keita, Parejo, Feghouli, Cartabia, Vargas eta Paco Alcácer.

Epailea: Estrada Fernández (kataluniarra).

Estadioa: Sadar.

Ordua: 16.00etan.