Itxi

Osasuna

Batzar Nagusia

Zabaleta izango da kudeaketa batzordeko burua, irailera arte

Erredakzioa

Presidente berria Osasunak etxean jokatuko duen iraileko azken asteburuan aukeratuko da, bazkideek bozkatutakoaren arabera.

  • Bazkideak, batzarran. Argazkia: EFE

    Bazkideak, batzarran. Argazkia: EFE

Javier Zabaletak garaipen argia eskuratu zuen Osasunaren ezohiko batzar nagusian egindako bozketan. Aurretik hauteskundeen data erabaki zen. Presidente berria Osasunak etxean jokatuko duen iraileko azken asteburuan aukeratuko da. Data finkoa egun gutxi barru zozketatuko den egutegiaren arabera finkatuko da. Irailera arte, beraz, Zabaleta izango da Kudeaketa Batzordeko burua.

Klubak dituen zorrak izan ziren gaueko beste gai nagusia. Angel Vizcay gerentaren esanetan, gaur egun osasunak epe labur, ertain eta luzera 74.2 milioi euroko zorra du. Horri fundazioak duen 12 milloko zorra eta aurtengo denboraldiak utziko dituen zenbaki gorriak batu behar zaizkio.

Horietatik 6 milioi uztailaren 31 baino lehenago ordaindu behar dira; lortu ezean, taldea 2.b mailara jaitsiko bailitzateke. Hori gutxi ez eta Osasunak ez du fitxatzerik izango. Aukera bakarra harrobiko jokalariak lehen taldera igotzea izango da.

Egoera edonor kezkatzeko modukoa da beraz. Hala ere, Javier Zabaletak mezu baikorra luzatu zuen.