Osasuna
Aurkezpena
Urbanek Osasuna Lehen Mailara igotzea du helburu
Talde gorritxoko entrenatzaileak argi dauka klubaren ‘egoera zaila’ dela, baina ilusio handiarekin eta taldea BBVA Ligara igotzeko helburuarekin datorrela adierazi du.
-
Jan Urban entrenatzailea aurkeztu du Osasunak. Argazkia: EFE
Jan Urban da Osasunako entrenatzaile berria eta klubaren egoera "zaila" dela argi duen arren, "ilusio handiarekin" eta "taldea Lehen Mailara igotzeko helburuarekin" datorrela adierazi du.
Asteazken honetan egin dute aurkezpena Sadarren eta nola ez, San Ferminetako jantziarekin azaldu da entrenatzaile gorritxoa. Denboraldi bakarrerako sinatu du kontratua Urbanek, baina akordia luzatu ahal izatea espero du Javier Zabaleta kudeaketa batzordeko presidenteak.
Osasunaren historiako jokalaririk onenetakoa da Urban eta jokalari bezala hain ondo ibili zen klubera itzuli da, orain entrenatzaile moduan. "Osasunan etxean bezala sentitu naiz beti. Klub honetara itzultzeak presio puntu bat eragiten dit eman zidan guztiagatik, baina gauzak jokalaria nintzenean bezain ondo joatea espero dut", esan du Jan Urbanek.