Itxi

Osasuna

Porrota Albaceten

Osasuna, jaitsiera postuetatik gertuago (2-0)

Erredakzioa

Cidoncharen bi golekin, garaipea eskuratu du etxeko taldeak Carlos Belmonteko neurketan.

  • Artxiboko irudia. Argazkia: EITB

    Artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Osasunak denboraldiko zazpigarren porrota jaso du Albacete Adelante Ligako azken sailkatuaren etxean (2-0). Porrot honekin jaitsiera postuetatik gertuago kokatu dira Jan Urbanen gizonak, puntu bakarrera hain zuzen ere.

Lehen zatian nafarrak nagusitu dira, eta arriskuko jokaldiak sortu dituzten arren, etxekoen erantzuna ona izan da. Cidonchak 42.ean estreinatu du markagailua.

Bigarrenean Osasuna baino gehiago izan da Albacete eta hiru puntuak eskuratu ditu Cidonchak berak egindako bigarren golari esker.

Fitxa teknikoa:

2 - Albacete: Alberto, Antoñito, Gonzalo, Pulido, Miguel Nuñez, Cidoncha (Samu, 80'), Mario, Portu, Jorge Díaz, César Díaz (Carlos, 93') eta Ruben Cruz (Chumbi, 63')

0 - Osasuna: Santamaria, Javier Flaño, Unai Garcia, David García, Sisi, De las Cuevas (Cedrick, 66'), Loe, Nekounam (Ansarifard, 80'), Roberto Torres, Kodro (Jose Garcia, 73') eta Nino.

Golak: 1-0, 42': Cidoncha. 2-0, 68': Cidoncha