Osasuna
Egoera, gero eta nahasiagoa
Espainiako Polizia Sadarreko bulegoetan izan da
Erredakzioa
Ez zuten dokumentaziorik eraman eta ez zuten inorekin hitz egin; azterketaren lehen urratsa izan zen.
-
Sadarreko artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Osasunaren egoerak gero eta nahaste handiagoa dauka. Astelehenean Espainiako Polizia Sadarreko bulegoetan izan zen desagertutako diruaren arrastoa ikertzeko. Ez zuten dokumentaziorik eraman eta ez zuten inorekin hitz egin; azterketaren lehen urratsa izan zen.
Bitartean, zuzendaritzak akusazio partikularra izatea erabaki du, eta erabaki horrek babesa izan dezan ezohiko bilerara deitu du hamabost egun barru.