Osasuna
2015-2016
Enrique Martin Monrealek Osasuna entrenatzen jarraituko du
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Entrenatzaile nafarrak gorritxoen aulkian jarraituko duela jakinarazi du Luis Sabalza presidenteak.
Osasunako Zuzendaritza Batzordeak Enrique Martin Monreal berretsi du taldeko entrenatzaile karguan. Bera izango da gorritxoen teknikaria 2015-2016 denboraldian.
Esku artean izan dituzten aukeren artean onena delako aukeratu dute Martin Monreal, Luis Sabalza presidenteak esanda. Sabadellen salbazioa lortu eta gutxira hasitako ika-mika eta zurrumurruak gaur amaitu dira.
Mateoren lekukoa hartu eta Osasuna Bigarren Mailan utzi duen entrenatzaileak beste urtebetez gidatuko ditu gorritxoak.