Itxi

Osasuna

Osasuna-Valladolid

Camacho (Osasuna): "Dena eginda dagoela pentsatzea arriskutsua da"

Asier Legarda

Taxoare

Partida irabazi eta Valladolid hamahiru puntura utzi nahi dute nafarrek.

Iragan astean Sanchez Pizjuanen jasotako porrota ahaztu, eta aurretik zeramaten bidera itzuli nahi dute Osasunako jokalariek: garaipenaren bidera, alegia. Gorritxoek badakite sasoi honetan estutasunik ez igarotzeko etxeko partidetan puntuak lehenbailehen batzea komeni zaiela, eta Valladoliden aurka hiru puntuak lortu nahi dituzte. Teorian ez da aurkaririk txarrena: jaitsiera poistuetan sartuta da Valladolid, eta sasoia hasiz gerotik jokatu hogeitabi jardunaldietan hiru garaipen besterik ez dituzte lortu Pucelakoek. Jose Antonio Camachok garbi hitzegin du partida bezperan, halere: "Dena eginda dagoela pentsatzea eta tentsiorik gabe zelairatzea da arriskurik handiena guretzat. Partida orekatua espero dut nik", adierazi du.

Camachok bi aldaketa egingo ditu hasierako hamaikakoan, eta Sevillan txartel pilaketaren ondorioz partida bateko zigorra bete ostean Azpilikueta eta Aranda hasieratik jarriko ditu Osasunako entrenatzaileak, Calleja eta Etxaideren kaltetan.

Ustezko hamaikakoa: Ricardo, Azplikueta, Sergio, Flaño, Monreal, Puñal, Nekounam, Masoud, Pandiani, Camuñas eta Aranda. RicardoAzpilikueta Sergio Flaño Monreal Puñal Nekunam