Itxi

Osasuna

Pozik dago

Vadocz (Osasuna): "Lehendabiziko pausua besterik ez dut eman"

Asier Legarda

Taxoare

Euskarri hungariarrak jarraitasuna nahi du Gijonen titular gisa debutatu ostean.

Krisztian Vadocz, Osasunako euskarri hungariarra pozik agertu da gaur Taxoareko prentsa aretoan iragan igandean sasoi honetan lehendabiziko aldiz Ligan hasieratik jokatu ostean, eta gainera, gol bat egin ostean. Dena dela, zoriontasuna ez zen erabatekoa izan, Osasunak galdu egin baizuen Sportingen aurkako norgehiagoka: "Partida hau oso garrantzitsua zen niretzat, batere jokatu gabe tarte luze eta gogor bat egin baitut. Fisikoki eta mentalki prest nengoen, dena dela, eta aukera baliatu dudalako pozik nago, nahiz eta azken emaitza ona izan ez eta hori izan gauzarik garrantzitsuena", esan du gorritxoen euskarriak.

Eta orain gehiago nahi du: "Lehendabiziko urrats bat besterik ez du teman eta horrek ez du ezertarako balio atzetik bigarren eta hirugarren aurrerapausoak ez badatoz. Getaferen aurka jokatzea nahiko nuke, noski, baina entrenatzailearena da erabakia", adierazi du. Vadocz gogotsu eta garaipen gosez azaldu da eta Europarako sailkatzea oraindik posible dela esan du, nahiz eta horretarako berehala bolada on bat hastea beharrezkoa dutela jakin.