Osasuna
Reyno de Navarran
Osasuna-Getafe (0-0): Berdinketa, Reyno de Navarran
Josu Bilbao
Erredakzioa
Camachoren mutilek aukera asko eduki dituzte markagailuan aurretik jartzeko baina Ustari atezainak eta punteria faltak garaipena lortzeko aukera ezeztatu dute
Ustari atezainaren partida bikainak eta jaurtiketa desbideratuek, puntu bakarra eman dio Osasunari. Nafarrek aukera gehiegi huts egin dituzte eta lortu ahal zituzten 3 puntu argietatik azkenan soilik bat eraman dute.
Osasunak baloiaren jabetza argiaz hasi zuen partida eta aukera anitz sortu zituen lehen zati osoan zehar. Getafeko gizonak txartel horiz bete ziren baina etxekoek ez zuten abantaila hori aprobetxatu. Nafarren aukerak asko izan ziren lehen zatian, batez ere Aranda eta Camuñasen jaurtiketei esker baiana Ustari atezaina oso ziur ibili zen ate azpian. Atsedenaldia baino lehen Soldadok pare bat aukera izan zituen baina bere jaurtiketek ez zuten gorritxoen atea ikusi.
Bigarren zatiaren hasieran Osasuna ez zen ondo irten eta Getafek aukera ugari izan zituen markagailuan aurretik jartzeko. Aukera argiena madrildarrentzat, Soldadok izan zuen baina bere jaurtiketa zutoinak gelditu zuen. Jokaldi horretatik aurrera, nafarrek aukera asko izan zituzten partida irabazteko baina jaurtiketak Ustarik gelditu zituen edota kanpora joan ziren. Aukera garbiena, langak gelditu zuen Camuñasen jaurtiketa bat izan zen.
Azkenean, Osasunak ezin izan zituen gol aukerak ate barrura sartu eta puntu bakarra lortu dute gorritxoek. Berdinketak, zapore txarra utzi du zaleengan izan ere, irabazteko partida baitzen, europar postuetara hurbiltzeko garrantzitsua.
Fitxa teknikoa:
Osasuna: Ricardo; Azpilicueta, Sergio, Miguel Flaño, Monreal;Juanfran, Puñal (Rúper, m.87), Vadocz, Camuñas; Pandiani eta Aranda(Galán, m.78).
Getafe: Ustari; Miguel Torres, ''Cata'' Díaz, Belenguer, Mané;Boateng, Celestini; Pedro Ríos (Pedro León, m.77), Albín (Parejo,m.75), Manu del Moral (Gavilán, m.88); eta Soldado.