Itxi

Osasuna

Bolada txarra

Miguel Flaño (Osasuna): "Berehala suspertu beharra daukagu"

Asier Legarda

Taxoare

Osasunari oldarkortasuna falta zaiola eta talde ahula izaten ari direla esan du erdiko atzelari gorritxoak.

Racingen aurkako partidan markagailuan aurretik jarri zuen Osasuna Miguel Flañok burukada eder batekin, baina atzelari gorritxoak triste amaitu zuen norgehiagoka, bere taldekide guztiek bezalaxe, ez baiziren porrota ekiditeko gai izan azkenean.

Gaur Miguel Flañok autokritika egin du: "Hausnarketa txiki bat egiteko ordua da, puntuak batzeko behar ikaragarria dugula ezin baita ahaztu, eta hau gogorra izango da. Hortzak estutu beharra daukagu denok. Mentalki talde ahulegia gara eta partida guztietan lehiatu ahal izateko sendoagoak izan behar dugu. Zer geratzen den pentsatzen hasteko ordua ez da, partidaz partida joan beharra daukagu eta berehala suspertu beharra daukagu", adierazi du erdiko atzelari nafarrak.

Flañoren ustez taldeari oldarkortasuna falta zaio: "Taldeari oldarkortasuna falta zaio, baloi bakoitza lehiatzeko orduan, estrategian eta erasoan zein defentsan", ziurtatu du. Hori bai, beste zenbait partidetan bezainbeste aukera ez dituztela izango onartu arren, asteazkenean Nou Campen Bartzelonari irabazteko aukerak izango dituztela ere baieztatu du Flañok.