Itxi

Osasuna

Liga BBVA

Osasuna-Zaragoza, (2-0): Urrearen balioa duten hiru puntu

Erredakzioa

Camachok zuzentzen duen taldeak garaipen garrantzitsua lortu du. Arandak sartu du 1-0ekoa lehen minutuan. Bigarren gola Vadoczek sartu du 90. minutuan.

Osasunak oso gertu du maila mantentzea Reyno de Navarran bigarren garaipena jarraian lortu ondoren. Gaur, 2-0 irabazi dio Zaragozari Carlos Arandaren eta Ciristian Vadoczen aurrean.

Partida bikain hasi zen Osasunarentzat lehen minutuan Arandak 1-0ekoa sartu baitzuen. Pase luzea eman zion Sergiok Arandari, aurkariaren defentsa ezustean harrapatu zuen eta baselinaz Roberto gainditu zuen aurrelari malagarra.

Bigarren zatian ia ez zen gol aukera argirik egon. Gabik zutoinera bidali zuen falta jaurtiketa eta Osasunak kontraeraso arriskutsuak egiten zituen. 85. minutuan Ruperrek txartel gorria ikusi zuen. Ez zuen bere hutsunea sentitu Osasunak eta 90. minutuan Vadoczek 2-0ekoarekin hiru puntuak Reyno de Navarran utzi zituen. Orain, Osasunak gertu du salbazioa 37 puntu baititu jada.

Fitxa teknikoa:

2 - Osasuna: Ricardo; Azpilikueta, Sergio, Miguel Flaño, Monreal; Juanfran (Vadocz, 80. min), Puñal, Nekounam (Ruper, 43. min), Camuñas; Pandiani (Masoud, 80. min) eta Aranda.

0 - Zaragoza: Roberto; Diogo, Jarosik, Contini, Ponzio; Edmilson (Abel Aguilar, 76. min), Gabi; Arizmendi (Colunga, 68. min), Jorge Lopez (Pennant, 68. min), Eliseu; eta Suazo.

Golak: 1-0, 2. min.: Aranda. 2-0, 90. min.: Vadocz.
Epailea: Ramirez Dominguez.