Osasuna
Partida kaskarra
Osasuna-Malaga (2-2): Bi puntu galdu dituzte gorritxoek
Erredakzioa
Osasuna berdinketa besterik ez du lortu Malagaren aurka, intentsitate eskaseko partida kaskarra jokatuta. Gorritxoen sailkapen-egoera oraindik ere lasaia da.
Osasunak eta Malagak bina egin dute Reyno de Navarra futbol-zelaian jokatutako BBVA Ligako partidan. Gorritxoen golak Pandianik egin ditu eta Caicedok eta Bahak Malagarenak.
Talde gorritxoa zelaira agerpen itxurosoa egin du eta Jose Antonio Camachok partidaren atarikoan esan bezala, finala balitz zelairatu dira. Horrek saria ekarri dio talde nafarrari eta Pandianik, horrela, gola egin du 10. minutuan, area barruan lasaitasunez baloia sare barrura bidalita.
Golak ez dio onik egin Osasunari. Pixkanaka-pixkanaka, Malaga zelai-tartea irabazten joan da. Andaluziarrek gola ere egin dute. 32. minutuan eta jokaldi inozo baten ondorioz, Caicedok banakoa egin du.
Bigarren zatiaren hasieran, lehenengoaren azken zatiko loaldia ahaztu nahian edo, erritmo biziz hasi dute jokoa gorritxoek eta bigarren minuturako aurretik jarriak ziren jadanik. Pandianik egin du gola berriro aldaratze bat baliatuta.
Lehenengo zatian egindako akatsa errepikatuko ez zutela zirudien eta baloiaren jabetzarekin jarraitu zuten etxekoek. Hala ere, izandako gol-aukerekin ez dute asmatu eta Malagak, horretaz jabetu, eta gola, binakoa, jarri du helburu. Baita lortu ere. Bahak bigarrena egin du 75. minutuan.
Fitxa teknikoa:
2 - Osasuna: Ricardo; Azpilikueta, Sergio, Josetxo, Monreal; Juanfran (Masoud, 78''), Puñal, Vadocz, Camuñas; Pandiani y Aranda (Galán, 83'').
2 - Malaga: Munúa; Mtiliga, Orozco, Iván González, Manu Torres; Fernando (Valdo, 46''), Juanito, Toribio (Apoño, 62''), Duda; Baha y Caicedo (Forestieri, 66'').
Golak: 1-0, 10'': Pandiani. 1-1, 31'': Caicedo. 2-1, 48'': Pandiani. 2-2, 75'': Baha.