Itxi

Osasuna

Zauria handitzerik ez

Puñal: "Entrenatzaileak aukeratu modua horixe izan zen"

Asier Legarda

Taxoare

Mallorcako partidaren amaieran bere taldeak lehen zatian "futbitoan" jokatu zuela esan zuen Camachok

Patxi Puñalek ez du zauria handitzerik nahi izan Jose Antonio Camachok Mallorcako partidaren ostean bere taldea lehen zatian “futbitoan” aritu zela salatu zuela gogoratu diotenean: "Zelaian ikusitakoa adierazteko entrenatzaileak aukeratu modua horixe izan zen. Lehen zatian bigun aritu ginen eta bigarren zatian gogotsu jokatu arren, ez zen nahikoa izan. Mallorcak bigarren gola egin aurretik laupabost aukera sortu genituen, baina ez genuen asmatu gola egiten eta azkenean partidak ihes egin zigun", adierazi du gorritxoen kapitainak.

Prentsaurrekoaren ostean Patxi Puñalek 300 zenbakia zeraman elastiko gorritxo bat hartu du eta argazkietarako prestatu da, Osasunak ono Estadin partida kaskarra jokatu arren, Patxi Puñalentzat Lehen mailako 300. partida izan baizen astelehenekoa.