Itxi

Osasuna

Igandean, 19:00etan

Real Madril-Osasuna: Golegilerik onena, deialditik at

Asier Legarda

Taxoare

Walter Pandiani deialidtik kanpo utzi du Camachok, baina ezustekoa emateko aukerari uko egin gabe.

Osasunak norgehiagoka benetan zaila dauka igande honetan Santiago Bernabeu futbol zelaian, baina gorritxoek ez diote muzin egiten jardunaldiko ezustekoa emateko aukerari.

Hori bai, Jose Antonio Camachok taldeko golegile onena deialditik kanpo utzi du, asteazkenean Nafarroako Erresuman Deportivoren aurka jokatu beharreko partida ahaztu ezinda. Camachoren esanetan Pandianik arazo fisikoak ditu eta aurrelari uruguaitarra ez dago lau egunetan bi partida jokatzeko moduan. Horrexegatik, Deportivoren aurkako partidarako gorde du Pandiani Camachok, asteazkenekoa igandekoa baino partida garrantzitsuagoa dela onartu ez badu ere: "Garrantzitsuena hurrengo partida izaten da beti futbolean, eta hurrengoa igandekoa da. Hiru puntuak lortuz gero arriskutik kanpo izango gara", esan du Osasunako entrenatzaileak.

Gorritxoek salbazioa ziurtatu nahi dute Santiago Bernabeun ezustekoa emanda, baina Real Madrilek Liga dauka jokoan, Bartzelona liderrak baino puntu bat gutxiago soilik baitute madrildarrek jardunaldiaren atarian.

Osasuna: Ricardo; Azpilikueta, Roversio, Sergio, Monreal; Ruper, Nekounam, Juanfran, Vadocz, Camuñas: Masud.