Itxi

Osasuna

2-3

Osasunak porrota jaso du Huescaren aurka eta playoff postuetatik at da

Erredakzioa

Gorritxoek 2-3 galdu dute Sadarren 68. minutu jokalari bat gutxiagorekin jokatu eta porrota eragin duen gola 88. minutuan jaso ostean.

Osasunak 2-3 galdu du Huescaren aurka Sadarren eta Adelante Liga bukatzeko jardunaldi bat besterik falta denean igoera playoffeko postuetatik at daude gorritxoak. Huescak, aldiz, salbazioa bermatu du igande honetako garaipenarekin.

Partida ondo hasi da gorritxoentzat, 7. minutuan De las Cuevasek 1-0ekoa sartu baitu bolea ikusgarri baten bitartez. Osasuna nagusi izan da lehen minutuetan, baina 28. minutuan Alex Berenguerrek txartel gorria ikusi du Tyronneri falta egin ostean. Huescako jokalaria bakarrik geratzen izan da Nauzet atezainaren aurrean. Falta horren eraginez etorri da Huescaren gola eta Luis Fernandez izan da golegilea. Jokalari bat gehiagorekin eta gola sartu berri, talde bisitaria gora etorri da, eta 1-2koa sartu du 35. minutuan Nagoreren bitartez.

Atsedenaldiaren ostean Osasuna erasokor zelairatu da eta 55. minutuan partida berdintzea lortu du. Mikel Merinok area kanpotik jaurtiketa egin eta binakoa (2-2) sartu du. Berdinketaren ostean bi taldeek izan dituzte golak sartzeko abaguneak, baina lehia parekatuta iritsi da azken minutuetara. 88. minutuan, ordea, Nauzetek Camachoren errematea desbideratu du, baina ezin izan du Luis Fernandezen gola eragotzi. Gola azken unean iritsi da, eta Osasunari ez dio erantzuteko denborarik eman.

Fitxa teknikoa:

2 - Osasuna: Nauzet; Javier Flaño (Martins, 73. min), Tano (Pucko, 48. min), Miguel Flaño, David Garcia, Alex Berenguer; Merino, Oier, De las Cuevas; Kenan Kodro (Urko Vera, 52. min) eta Nino.

3 - Huesca: Whalley; Nagore, Bambock, Carlos David, Christian Fernandez; Aguilera, Fran Mérida (Íñigo Ros, 12. min); Tyronne (Morillas, 64. min), Camacho, Samu Saiz (Ramirez, 48. min); eta Luis Fernandez.

Golak: 1-0, 7. min: De las Cuevas. 1-1, 29. min: Luis Fernandez. 1-2, 35. min: Nagore. 2-2, 55. min: Merino. 2-3, 88. min: Luis Fernandez.

Epailea: Eiriz Mata.

ong>Eiriz Mata.