Itxi

Osasuna

Igotzeko play-offa

Osasunak Girona izango du aurkari azken kanporaketan

Erredakzioa

Kataluniako taldeak Kordoba kanporatu du, eta gorritxoen aurkaria izango da igoera faseko finalean. Joaneko partida Sadarren jokatuko da asteazkenean; itzulerakoa, berriz, Montilivin, larunbatean.

Osasunak Girona izango du aurkari Lehen Mailara igotzeko play-offetako azken kanporaketan. Joaneko partida ekainaren 15ean, asteazkenean, jokatuko da Sadarren, 20:00etan. Itzulerako norgehiagoka, berriz, ekainaren 18an, larunbatean, izango da Montilivin, 19:00etan.

Kataluniako taldeak Kordoba kanporatu du finalerdietan. Andaluziako taldeak 2-1 irabazi zuen Arcangel zelaian jokatu zen joaneko partida eta 0-1 jarri da aurretik Montilivin jokatu den itzulerako lehian. Gironak, ordea, emaitza irauli (2-1) eta luzapena behartu du. Partidako 117. minutuan sartu du 3-1ekoa Gironak, eta azken kanporaketa jokatzeko sailkatu da.

Azken kanporaketako partiden datak eta ordutegiak:

Ekainak 15, asteazkena, 20:00:

Osasuna-Girona (Sadar)

Ekainak 18, larunbata, 19:00:

Girona-Osasuna (Montilivi)

tilivi)