Itxi

Osasuna

Lehen Mailan

Enrique Martin Monrealek Osasuna entrenatzen jarraituko du

Erredakzioa

Nafarroako entrenatzailea eta kluba ados jarri dira, eta Martin Monrealek zuzenduko du talde gorritxoa Lehen Mailan.

  • Enrique Martin Monreal. Argazkia: EFE

    Enrique Martin Monreal. Argazkia: EFE

Osasunak astearte honetan jakinarazi duenez, Enrique Martin Monrealek jarraituko du talde gorritxoa zuzentzen 2016-2017 denboraldian. Igoera lortu duen entrenatzaileak zuzenduko du taldea Lehen Mailan.

2015eko maiatzaren 5ean hartu zuen taldea entrenatzeko ardura Martin Monrealek, eta taldeak Bigarren Mailan jarraitzea lortu zuen. Aurten, denboraldi bikaina egin du Osasunak, eta Lehen Mailara igotzea lortu du, Enrique Martin Monrealen aginduetara.

rong>.