Itxi

Osasuna

Osasuna

Camacho: "Helburua lortu dugu eta balantzea positiboa izan da"

Asier Legarda

Taxoare

Hurrengo sasoiari begiar hurzpalau fitxaketa egingo dituztela baieztatu du entrenatzaile murtziarrak.

Hedabideen aurrean agertu da gaur Jose Antonio Camacho Taxoaren eta denboraldiaren inguruko balantzea egiteko eskatuta Camachok argi hitzegin du: "Denboraldiko helburua bete dugu eta ondorioz balantzeak positiboa izan behar du. Mailari eusteko leían ez dugu batere sufritu eta Osasunaren helburua Lehen Mailan jarraitzea da, ezin dugu inor engainatu. Azken minutua arte partida guztiak irabazten ahalegindu garela ukatzerik ez du inork eta hori da garrantzitsuena. Aldiz, irabazteko zorian izan ostean irabazi ez edta azkenean galdu egin ditugun partidak izan dira denboraldiko gauzarik txarrena", esan du gorritxoen entrenatzaileak.

Asier Riesgo eta Pablo Ibañezen balizko fitxaketen inguruan hitzegiterik ez du nahi izan Camachok, Osasunako jokalariak ez direla argudiatuta, baina hiruzpalau fitxaketa egingo dituztela ziurtatu du eta Monreal edo Azpilikueta bezalako jokalariek kluba uzteko talderen batek dirutza handia ordaindu beharko duela esan du. Juanjo Lorenzo kirol zuzedndariaren agurraz ere hitzegin du Camachok: "Gaur arte bere ondoan egin dut lan eta ez dut inolako arazorik izan Lorenzorekin, profesional itzela baita. Nik ez dut inolako zerikusirik izan erabaki horretan, eta ezustean ere harrapatu nau albisteak, gutxienez ekaina amaiera arte hemen jarraituko zuela uste bainuen".