Itxi

Osasuna

Aurkezpena

Osasuna: Sorianok langiletzat jo du bere burua

ETB

Esperientzia eta gola emango omen dizkio taldeari Osasunako jokalari berriak.

Osasunak Fernando Soriano erdilaria aurkeztu du. Hau da datorren denboraldiari begira gorritxoek egin duten lehen fitxaketa.

Almeria taldetik dator, iragan denboraldian zazpi gol egin ditu andaluziarrekin. Bi denboraldirako kontratua sinatu du, baina lorpenen arabera hirugarren bat ere egin dezake. Irailean 31 urte egingo ditu. Zer nolako jokalaria den galdetu diotenean, langilea dela adierazi du, eta horrekin batera, esperientzia eta gola emango omen dizkio Osasunari.