Itxi

Osasuna

Agurra

Osasunan jokatuko duela baieztatu du Riesgok

Ander Altuna

Zubieta

"Ni eramateko gogo gehien agertu duen taldea da", esan du atezainak. Igoera ospakizunek jarraipena izango dute bihar Gipuzkoatik zehar.

Sentimendu kontrajarriak ditu Asier Riesgok. Ez zaio samurra gertatu azken erabakia hartzea. Poztasuna eta tristura zerien bere hitzei. "Kirol ikuspegiak izan du erabateko lehentasuna nire erabakian. Ez jokatzea ez da gozoa inorentzat eta etorkizunari begira ez nuen garbi ikusten Bravoren kontua. Azkenean apustu bat egin beharra zegoen eta nirea kanpora irtetea izan da, bide berri bati ekitea. Gogorra egin zait erabakia hartzea, bizi guztia daramadalako bertan, baina era berean pozez zoratzean noa igoera ahaztezina izan delako". Debarraren apustuak kolore gorria du. Zergatik? "Ni eramateko gogo gehien agertu duen taldea delako".

Gipuzkoatik barrenako bira bihar

Eguraldi bustiak atzeratu zuen ospakizunak gorputza hartu du azkenean. Lau egon-aldi egingo ditu jokalarien autobusak herrialdean zehar: Zumarragan (11etan), Arantzazuko Santutegian (ordu batean), Bergaran (16etan) eta Azpetian (18:30ean) igoerako protagonistekin egoteko aukera izango da.