Itxi

Osasuna

Ofiziala

Joaquin Caparros, Osasunako entrenatzaile berria

Erredakzioa

Klubak Enrique Martin Monreal entrenatzaile kargutik kentzea erabaki zuen astelehen honetan, eta teknikari berria fitxatu du jada. Caparrosek 2018ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua.

Osasunak ofizial egin du Joaquin Caparros izango dela gorritxoen entrenatzaile berria. Teknikari sevillarrak Enrique Martin Monreal ordezkatuko du karguan. Caparrosek 2018ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua talde gorritxoarekin.

Astelehenean kendu zuen Osasunak entrenatzaile kargutik Enrique Martin Monreal. Zuzendaritza Batzordea batzartu egin zen, eta Luis Sabalza presidentea batzarrean egon ez zen arren, Enrique Martin kargutik kentzea erabaki zuten. Martin Monreal Madrilen zegoen, ekitaldi batean, Sergio Leon aurrelari gorritxoarekin batera, eta telefonoz eman zioten kargutik kentzeko erabakiaren berri. Modu bitxian bota zuen Osasunak taldea Lehen Mailara igo zuen entrenatzailea.

Astearte honetan, klubak ofizial egin du Joaquin Caparros izango dela entrenatzaile berria.

Joaquin Caparrosen kirol ibilbidea

San Jose Obrero CF (1981-1984)                   
Campillo CF (1984-1986)                   
Motilla CF (1986-1989)                   
Gaztela-Mantxako selekzioa (1989-1990)                   
CF Gimnastico Alcazar (1990-1992)                   
UB Conquense (1992-1993)                   
Manzanares CF (1994-1995)                   
Moralo CP (1995-1996)                   
RC Recreativo Huelva (1996-1999)  
Andaluziako selekzioa (1998-2000)                   
Vlla-real CF (1999)  
Sevilla FC (2000-2005)  
RC Deportivo Coruña (2005-2007)
Athletic Club (2007-2011)
Neuchatel Xamax (2011)  
RCD Mallorca (2011-2013)   
Levante UD (2013-2014)  
Granada CF (2014-2015)