Itxi

Osasuna

Sadarren

Atletico Madrilek Osasunari irabazi dio, bi minutuan bi gol sartuta

eitb.eus

Osasunak Joaquin Caparrosen lehenengo neurketa etxean galdu du. Oblak atezainak penaltia gelditu dio Roberto Torresi.

  • Osasuna 0 - Atletico 3 / EFE.

    Osasuna 0 - Atletico 3 / EFE.

Atletico Madrilen nagusitasunarekin hasi da neurketa Sadarren. Berea izan da lehenengo aukera, 3. minutuan. Osasunaren akats baten ostean, Gameirok Griezmannen pasea errematatu du area barrutik, baina kanpora joan zaio.

Ordu laurdenera, Gimenezek Oriol Riera bota du area barruan eta epaileak penaldia adierazi du gorritxoen alde. Baina, madarikazio baten erruz edo, Oblakek Roberto Torresen jaurtiketa gelditu du.

Intentsitate handiarekin jarraitu du norgehiagokak, baina bi minutuko tarte laburrean, Atletico Madrilek bi aldiz jo du. Godinek eta Gameirok golak egin dituzte 36. eta 37. minutuetan, eta Osasuna oso minduta joan da aldageletara.

Bigarren zatian, Atleticok partidaren kontrola eta pilota mantendu ditu, eta etxekoek ezin izan dituzte erasoak gelditu. Osasuna gora begirra jarri denean, kosta egin zaio hutsuneak aurkitzea. Atzean ondo aritu dira madrildarrak.

Gorrtixoak ez dira arrisku handiz heldu aurkariaren areara, eta eraso gutxi bukatu ditu, azken zatian baloia berreskuratu duen arren. Bi golen aldeari buelta ematea lan zaila zen Osasunarentzat, jasotako kolpea kontuan hartuta.

90. minutuan, Carrascok hirugarrena egin du. Osasunak 7 punturekin jarraitzen du, Sadarren irabazi gabe oraindik.

FITXA TEKNIKOA

Osasuna: Nauzet; Tano (Imanol García, m.46), Miguel Flaño, Unai Garcia, Clerc; Roberto Torres, Oier, Causic, Alex Berenguer (De las Cuevas, m.73); Kenan Kodro (Riviere, m.57) eta Oriol Riera.

Atletico Madril: Oblak; Juanfran, Gimenez, Godin, Lucas; Correa (Carrasco, m.65), Gabi, Tiago, Koke; Griezmann (Thomas, m.84) eta Gameiro (Saul, m.71).

Golak: 0-1, m.36: Godín. 0-2, m.37: Gameiro. 0-3, m.90: Carrasco.