Publizitatea
Itxi

2017/01/07

14:53

Osasuna

Prentsaurrekoa

Caparrosen irteera bultzatu izana ukatu du Roberto Torresek

Agentziak | Erredakzioa

"Grazia egiten dit kamiseta ez dugula sentitzen entzuteak. Gezur galanta da hori", azaldu du jokalariak.

  • Roberto Torres. Argazkia: EiTB.

    Roberto Torres. Argazkia: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Roberto Torres Osasunako jokalariak ukatu egin du jokalariek Joaquin Caparrosen irteera bultzatu izana. Caparros entrenatzaile kargutik kendu zuten ostegunean. Torresek esan duenez, jokalariak dira taldea ondo joateko interes "handiena" dutenak, entrenatzailea nor den kontuan izan barik.

"Entrenatzaileari azpijana egin ote diogun diote batzuek. Hori pentsaezina da. Gure ideia kluba ondo joatea da, hori gure onerako delako. Entrenatzailearen alde egon behar dugu beti, beri ondo joanez gero, guri ere ondo joango zaigulako", adierazi du.

"Gezur asko esan dituzte", salatu du jokalari nafarrak, eta minduta agertu da zale batzuek egindako komentarioengatik.

"Grazia egiten dit kamiseta ez dugula sentitzen entzutea. Gezur galanta da hori", azaldu du jokalariak”, esan du, eta azpimarratu egin du berak bere ibilbidea osoan “argi utzi” duela Osasunaren aldekoa dela, eta ez bakarrik zelai barruan.

 



  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena