Itxi

Osasuna

25. jardunaldia

Osasuna, burumakur (1-4)

eitb.eus

Vila-realeko Roberto Sorianok partida hasi eta berehala egin du aurreneko gola, lehen minutuan. Nafarrek ezin izan dute markagailua irauli.

  • Roberto Sorianoren gola. EFE

    Roberto Sorianoren gola. EFE

Ezinean. Osasuna nahi eta ezin dabil jardunaldiro. Azken partidan Vila-realen aurka ez du minutu bat ere berdinketa mantendu talde gorritxoak. Roberto Sorianok 0-1koa egin eta hortik aurrera beti atzetik markagailuan nafarrak.

Soldadok bigarrena egin du 27. minutuan penaltiz eta atsedenaldira 0-2koarekinn amaitu da. Roberto Torresek penaltiz ere 63. minutuan esperantzarako gola egin du etxekoentzat (1-2), baina bigarren zatian irten den Santos Borrek partida erabakita utzi du kontraerasoan sartutako bi golekin.

HAMAIKAKOAK

OSASUNA: Sirigu; Berenguer, Oier, Unai GarcIa, Vujadinovic, Clerc (75' Buñuel); Causic, Imanol Garcia (31' Olabide), Roberto Torres; Oriol Riera (79' Kenan) eta Sergio Leon.

VILA-REAL: Andres Fernandez; Rukavina, Musacchio, Alvaro, J. Costa (65' Victor Ruiz); Rodrigo, Manu Trigueros, J. Dos Santos, Soriano; Bakambu (84' Castillejo) eta Soldado (67' Santos Borre).

GOLAK

0-1, Sorianok, 1. minutuan.

0-2, Soldadok penaltiz, 27. minutuan.

1-2, Roberto Torresek penaltiz, 63. minutuan.

1-3, Santos Borre, 74. minutuan.

1-4, Santos Borre, 78. minutuan.