Itxi

Osasuna

Porrota Las Palmasen

Osasuna, amildegitik gero eta gertuago (5-2)

Agentziak | Erredakzioa

Nafarrek 1 eta 0ekoa irauli dute Kodroren bi goli esker, baina ondoren Kanariarrak gehigo izan dira eta Unai Garciak bere atean egindako 3 ta 2koak taldea hondoratu du.

  • Vasiljevic eta Kodro goleatzailea. Argazkia: Efe.

    Vasiljevic eta Kodro goleatzailea. Argazkia: Efe.

Osasunak galdu egin du Las Palmasen, partida arraro batean. Atsedenaldian 1 eta 2 izan dira aurretik nafarrak ia aukerarik sortu gabe, baina kanariarrek emaitza irauli dute bigarren zatian 5 eta 2 irabazi arte.

Lehen zatian Vasiljevicen taldeak zortea alde izan du, baina bigarrenean, aldiz, kontra jarri zaio: auren atean egin dute gola eta Berenguerrek lesioa izan du, buruan kolpe gogorra hartu ostean. Ospitalera eraman dute Osasunako jokalaria. 10 minutu bakarrik eman ditu zelaian.

Las Palmasek 7. minutuan egin du partidako lehen gola, Jesek egindako jaurtiketa baten bidez. Kodrok berdinketa egin du 31.ean, eta sei minutu geroago, aurretik jarri du bere taldea.

Atsedenaldiaren ostean, Osasunak hirugarrena egiteko aukera izan du, baina gola etxeko taldeak lortu du. Livaja izan da golegilea, Roque Mesaren erdiraketa aprobetxatuta.

Berenguer lesionatu egin da zelaian 10 minutu bakarrik zeramatzanean. Kolpea hartu du buruan, David Simonekin izandako jokaldi batean. Eta handik gutxira, Unai Garciak gola egin du bere atean (3-2).

Jokaldi hori kolpe handia izan da nafarrentzat, eta egoera ondo aprobetxatu dute Roque Mesak eta Jesek 5 eta 2koa egiteko.

 

Fitxa teknikoa

5. Las Palmas: Javi Varas; David Simón, Lemos (David García, 83. min), Bigas, Dani Castellano; Roque Mesa; Tana (Prince Boateng, 68. min), Vicente Gómez, Jonathan Viera, Jesé; eta Livaja (Halilovic, 73. min).

2. Osasuna: Sirigu; Oier, Unai García, David García, Fuentes; Raoul Loé, Fran Mérida; Olavide (Berenguer, 59. min) (Roberto Torres, 69. min), De las Cuevas (Sergio León, 73. min), Jaime Romero; eta Kenan Kodro.

Golak: 1-0, 7. min: Jesé. 1-1, 31. min: Kenan Kodro. 1-2, 37. min: Kenan Kodro. 2-2, 55. min: Livaja. 3-2, 70. min: Unai García, bere atean. 4-2, 76. min: Roque Mesa. 5-2, 87. min: Jesé.

87. min: Jesé.