Osasuna
4 egun berandu
Osasuna: Nekounamek eta Masoudek aitzakia dute
Erredakzioa
Talde gorritxoko jokalari hauek bere ordezkariaren eta klubaren arteko "gaizkiulertu" bati leporatu diote atzerapena.
Javad Nekounam eta Masoud Shojaei Osasuna taldeko jokalari iraniarrek, "gaizkiulertu" bati leporatu diote entrenamenduetan hasteko izandako atzerapena.
"Beranduago heltzeko baimena geneukala uste genuen. Hanka sartzea izan da, eta klubaren zigorra onartzen dugu", esan dute jokalariek klubaren webgune ofizialean argitaratutako ohar baten bitartez.
Xerezen dira entrenatzen, eta bertatik eskatu dituzte Nekounamek eta Masoudek barkamena. "Lehenik eta behin, presidenteari eskatu nahi diogu barkamena, bera delako klub handi hau ordezkatzen duena. Berarekin hitz egitea erraza da eta jokalarien laguna dela esan dezakegu".
"Taldeari ere barkamena eskatu nahi diogu eta batez ere Puñal,&' || 'nbsp;Josetxo eta Miguel&' || 'nbsp;Flaño kapitainei;&' || 'nbsp;Ricardori ere bai. Entrenatzaileari eta Martin Gonzalezi ere, barkamena. Gure errua izan ez dela uler dezaten espero dugu", gaineratu dute.
"Camachoren jarrera eskertu nahi dugu.&' || 'nbsp;Une gogor hauetan bere babesa erakutsi zigun.&' || 'nbsp;Oso pertsona jatorra da", esan dute.
Zaleei ere barkamena eskatu diote, eta Nekounamek adierazi du "Osasunaren alde %100ean" lehiatuko dela, "bihotz gorritxoa" baitu. "Dena ahaztuta dago. Zaleek uler dezaren espero dut. Berandu heldu naiz baina zintzo defendatuko dut Osasunaren elastikoa", adierazi du iraniarrak.