Itxi

Osasuna

Lagunartekoa Ingalaterran

Bolton-Osasuna (2-0): Porrota, lehen zati makal baten ondoren

Erredakzioa

Nafarrek ezin izan zuten, prestatuago zegoen talde ingelesa, mendean hartu. Gaur, gorritxoek West Bromwich Albionen aurka jokatuko dute.

Osasunak orain arte, aurredenboralian jokatutako partida garrantzistuena galdu egin zuen, Bolton Wanderers indartsuago baten aurka. Talde ingelesa prestatuago eta gorritxoen atera begira irten zen zelaira eta lehen zatian norgehiagoka erabakita utzi zuen. Juanfranek aukere paregabe bat izan zuen atezainarekin buruz burkoan baina madrildarrak huts egin zuen eta kontraerasoan Elmanderrek 1-0 sartu zuen lehen zatiko 10. minutuan. 25. minutuan, Leek azken 2-0koa sartu zuen burukadaz, Daviesen erdiraketa on baten ondoren.

Camachoren taldeak, ingelesen joko zuzena ederki sufritu zuten eta nahiz eta bigarren zatian askoz hobeto jokatu, ezin izan zuten golik egin. Gorritxoek, gaur jokatuko dute Ingalaterrako bigarren eta azken partida, West Bromwich Albion taldearen aurka.


- Fitxa teknikoa:

2 - Bolton Wanderers: Jaaskelainen, Steinsson, Andy O''Brien, Cahill, Robinson, Lee, Holden, Muamba, Petrov, Davies eta Elmander.

&' || 'nbsp; Jokatu zuten beste batzuk: Bogdan, Samuel, Taylor, Gardner, Blake, Joey O''Brien, Ricketts, Cohen, Davis, Riga eta Marcos Alonso.

0 - Osasuna: Asier Riesgo; Damiá, Sergio, Miguel Flaño, Monreal; Vadocz, Nekounam; Juanfran, Soriano, Camuñas; eta Pandiani.

&' || 'nbsp; Jokatu zuten beste batzuk: Zabal, Oier, Josetxo, Ekhi, Calleja, Masoud, Rúper, Puñal, Delporte, Lekic eta Kike Sola.

Golak: 1-0, m.10: Elmander. 2-0, m.25: Lee.