Itxi

Osasuna

Denboraldiaurrea

West Bromwich-Osasuna (1-1): Berdinketa eta itzulera Taxoarera

Erredakzioa

Camachoren mutilek partida berdintzea lortu dute bukaerarako 6 minutu soilik gelditzen zirelarik, Nekounamek penaltia gauzatu duelako.

West Bromwich Albionen aurka berdinketa lortu du talde nafarrak, Ingalaterra jokatu duen bigarren eta azken lagunartekoan.Premier Leaguera aurten igotako taldea, markagailuan aurreratu egin da Morrisonek lehen zatiko 15. minutuan gola sartu baitu. Osasunak norgehiagoka berdintzea lortu du, Javad Nekounamek 84. minutuan penaltia gauzatu duelako.

Jokatutako bi lagunartekoen ondoren, gorritxoak Taxoarera itzuliko dira denboraldiaurrearekin jarraitzeko asmoz.

- Fitxa teknikoa:

1 - West Bromwich Albion: Carson, Gonzalo Jara, Cech, Mulumbu, Tamas, Olsson, Morrison, Brunt, Miller, Thomas eta Dorrans.

Jokatu duten beste batzuk: Bednar, Mattock, Reid, Barnes, Cox eta Zuiverloon.

1 - Osasuna: Ricardo; Echaide, Roversio, Josetxo, Calleja; Puñal, Rúper; Damiá, Pandiani, Annunziata; eta Lekic.

Jokatu duten beste batzuk: Zabal, Monreal, Ekhi, Oier, Delporte, Soriano, Nekounam, Juanfran, Vadocz eta Kike Sola.

Golak: 1-0, m.15: Morrison. 1-1, m.84: Nekounam, penaltiz.