Itxi

Osasuna

Igandean, 17:00etan

Osasuna-Almeria: Reyno de Navarraren babesa eskatu du Camachok

Erredakzioa

Osasunak denboraldiaurre kaskar samarra egin du eta entrenatzaileak orain arte erakutsitako jokoa hobetzea du helburu.

Jose Antonio Camachok ez ditu Ruper eta Lolo deitu Almeriaren aurka jokatzeko (igandean, 1700etan).

Lolo fitxatu berriak beraz, itxaron egin beharko du talde gorriarekin debuta egiteko, eta Ruperren kasuan, iaz Camachok aukera dezente eman zizkion, baina ligako estreinakoa harmailetatik jarraitu beharko du oraingoan.

Etxaide, Sola, eta Calleja era kanpoan utzi ditu Camachok. Osasunak denboraldiaurre kaskar samarra egin du, zale batzuk ez daude Camachoren lanarekin konforme, hortik aurkezpenean entzundako txistuak. Igandean Reyno de Navarra oso-osoak taldea babes dezan nahi du Osasunako entrenatzaileak.

Ustezko hamaikakoak:

Osasuna: Ricardo; Damiá, Sergio, Josetxo, Monreal; Juanfran, Soriano, Nekounam, Camuñas; Pandiani y Aranda.

Almería: Diego Alves; Michel, Carlos García, Acasiete, Jakobsen; M''Bami, Hernán Bernardello, Fabián Vargas; Piatti, Ulloa y Crusat.

Árbitro: Álvarez Izquierdo (Comité Catalán).
Estadio: Reyno de Navarra.
Hora: 17.00 horas.