Osasuna
Reyno de Navarran
Osasuna-Almeria (0-0): Aurreneko puntua
Erredakzioa
Gorritxoek garaipena eskuratzeko aukerak sortu dituzten, baina ez dute Diego Alves atezainaren aurrean asmatzerik izan.
Jose Antonio Camachoren mutilek partida ona egin dute Almeriaren aurka. Aukera asko sortu dituzte baina gaurkoan gorritxoak ez dira fin ibili Diego Alvesen atera begira. Nafarrek gola sartzeko aukerak izan dituzte, batez ere bigarren zatian, baina Camuñasek eta Arandak ezin izan dituzte euren jaurtiketak ate barrura bidali. Talde andaluziarrak ez du itxura ona eman Reyno de Navarran, baina Osasunak ezin izan du ahultasun hori aprobetxatu.
Partidako lehen minutuetan, Almeria izan da gol aukera garbienak izan dituena, baina Crusaten jaurtiketa Ricardok gelditu du, ezin hobeto. Zuri-gorriek arriskua eraman dute gorritxoen atera baina atezain sendo batekin topo egin dute.
Lehen zatiko erdialdetik aurrera, Osasuna izan da partidako kontrola bereganatu duena eta Juanfran eta Camuñasek arriskua eraman dute hegaletatik.
Bigarren zatian nafarrek aukera anitz izan dituzte, baina Diego Alvesek geldiketa bikainak egin dite. 93. minutuan, epaileak Carlos Garcia txartel gorriarekin kaleratu du.
- Fitxa teknikoa:
0 - Osasuna: Ricardo; Damiá, Sergio, Josetxo (Miguel Flaño, m.64), Monreal; Juanfran, Soriano, Nekounam (Puñal, m.84), Camuñas; Pandiani eta Aranda (Lekic, m.72).
0 - Almeria: Diego Alves; Carlos Garcia, Acasiete, Jakobsen; M''Bami, Bernardello, Juanma Ortiz; Piatti, Vargas (Michel, m.80), Crusat; eta Corona (Ulloa, m.57).