Osasuna
Reyno de Navarran
Osasuna-Malaga (3-0): Garaipena, partida bikaina jokatuz
Erredakzioa
Talde nafarra jaun eta jabe izan da Iruñan jokatu duen norgehiagokan, talde andaluziarra ederki gaindituz. Nekounam, Masoud eta Aranda izan dira golegileak.
Partida ezin hobeto hasi da gorritxoentzat, lehen minutuan penalti argia egin diolako Manu Torresek Juanfrani. Epaileak jokaldia ondo ikusi du eta hamaika metroetatik jaurtiketa adierazi du. Nekounamek ederki jaurti du eta 1-0ekoa jarri du markagailuan. Nafarrak atzean sartu dira gola egin eta gero, baina talde andaluziarrak ez ditu aukera garbiak sortu. Masoudek abagune ona izan du burukada batekin, baina Malagako defentsak ederki desbideratu du jaurtiketa.
Ferreiraren mutilek berdinketa hurbil izan dute 30. minutuan Wellingtonek gutxigatik ez baitu aldaratze bat hartu area txikiaren barnean. Bi minutu geroago Juanfranek jokaldi ederra egin du, baina Galatto atezainak geldiketa paregabea egin du gorritxoaren zartakoaren aurrean. 36. minutuan Masouden 2-0ekoa lortu du jaurtiketa bikain batez. Osasunak ondo agindu du lehen zatian eta Malagako taldea ez da ia Ricardoren atera hurbildu.
Bigarren zatia hasi bezain laster nafarrek gol aukera argi bat izan dute, baina Juanfranen zartakoa Galattok gelditu du. Partidako 55. minutuan, Aranadak 3-0ekoa lortu du orpoarekin baloia sare barrura bidaliz. Aurrelari gorritxoak ederki aprobetxatu du bere taldekide baten jaurtiketa eta kalitate handiz egin du Iruñeko taldearen hirugarren gola. Camachoren mutilek jokoaren erritmoa moteldu egin dute 3-0ekoaren ondoren eta Malagako taldea ez da ia Ricardoren atera heldu. Reyno de Navarrako zaleak gustora egon dira bigarren zatian, Iruñeko taldeak gol aukerak sortzen jarraitu duelako.
Garaipen honekin, Osasuna 9 punturekin jartzen da saikapenean eta momentuz jaitsiera postuetatik irtetzen da.
- Fitxa teknikoa:
3 - Osasuna: Ricardo; Damia, Lolo, Miguel Flaño, Monreal; Puñal, Nekounam (Ruper, m.86); Juanfran, Soriano (Vadocz, m.71), Masoud; eta Aranda (Lekic, m.81).
0 - Malaga: Galatto; Gamez, Kris, Weligton, Manu Torres (Mtiliga, m.26); Eliseu, Sandro Silva (Seba, m.46), Juanito, Quincy; Fernando; eta Baha (Edinho, m.60).
Golak: 1-0, m.2: Nekounam, penaltiz. 2-0, m.37: Masoud. 3-0, m.56: Aranda.