Itxi

Osasuna

Prentsa-agerraldia

Monreal (Osasuna): 'Nire asmoa hemen gelditzea da'

Erredakzioa

Benficaren interesaren berri kazetari portugaldar batek esanda ezagutu du eta ez berari, ez bere ordezkariari eta ezta Osasunari ere ez inork ez diola ezer esan adierazi du.

Osasunako ezker hegaleko atzelaria Natxo Monrealek adierazi du “bere aurreneko asmoa” Iruñean gelditzea dela eta talde nafarrarekin gelditzen zaizkion kontratuaren bi urteak osorik betetzea.

“Nik Osasuna dut helburu bakarra eta zurrumurruak alde batera utzi nahi ditut. Ohituta nago azken hiru urteetan gauza bera gertatu delako. Ona da talde handien interesa egotea, baina hori bakarrik”, esan du Taxoareko prentsa-agerraldian.

Benficaren interesaren berri kazetari portugaldar batek esanda ezagutu du eta ez berari, ez bere ordezkariari eta ezta Osasunari ere ez inork ez diola ezer esan adierazi du.

“Ez nau kezkatzen Osasunarekin bi urteko kontratua gelditzen zaidalako eta hori betetzeko asmoa dudala askotan esan dudalako. Kontratua berritzeko gaia mahai gainean dago eta dagoen aukera aztertzen ari gara. Lasai nago”, esan du.

‘Record’ egunkariari egindako adierazpenen inguruan –“aurrerapausua” litzatekeela argitaratu zen- Monrealek onartu du hori esan zuela. “Baina hortik interesa dagoela ondorioztatzea...”.

Ezker hegaleko atzealari nafarra kontratua berritzeko aukeraz mintzatu da: “Borondatea egotea aurreneko urratsa da. Inon ez naiz hemen bezain ondo egongo. Jokatu nahi dut, eta ondo jokatu. Akordioa dagoenean kontratua berrituko dugu eta jakingo duzue”, komentatu du.

Bestalde, taldeak etxetik kanpo eta Reynon erakusten dituen aurpegi ezberdinaz ere hitz egin du. “Guk beti jarrera berarekin zelairatzen gara, baina bi aurpegi ezberdin ditugu. Etxean ondo ari gara eta kanpoan ez diogu inori irabazten. Ez dakit zergatik gertatzen den, baina konpondu beharra daukagu”.