Itxi

Osasuna

Igandean 17:00etan

Camacho (Osasuna-Hercules): 'Topera jokatu behar dugu'

Erredakzioa

Etxean irabazi eta garaipena Ruper lesionatuari eskaini ahal izatea espero du murtziarrak.

Osasunak Vila-real hartuko du igande honetan Reyno de Navarran eta Jose Antonio Camacho gorritxoen teknikaria prentsaurrekoan mintzatu da. Sardineron jasotako porrot mingarriaren ostean igande honetan "topera jokatu" behar dutela adierazi du.

Osasuna garaipena eskuratzeko ehuneko ehunean jokatu behar duen taldea dela gogoratu du murtziarrak. "Baloi bakoitza erabakigarria da eta jokalari baten akatsa talde osoarena da, jokaldi bakoitzean dena eman behar dugu, baina argi dago beti ezin dugula nahi duguna egin". Talde nafarrak ez ditu emaitza onak eskuratu etxetik kanpo, baina horregatik ez daudela etxean irabaztera derrigortuta azpimarratu du Camachok.

Azkenik, ez duela Ruper lesionatua ordezkatzeko fitxaketa bat egiteko asmorik argitu du eta igandean garaipena berari eskaini ahal izatea espero du: "Ziur garaipena berari eskainiko diotela mutilek".

Ustezko hamaikakoak:

Osasuna: Ricardo; Damia, Lolo, Miguel Flaño, Monreal; Puñal, Nekounam; Juanfran, Soriano, Masoud; eta Aranda.

Hercules: Calatayud, Juanra, Rodriguez, Pamarot, Peña, Fritzler, Abel Aguilar, Rufete, Tiago Gomes, Drenthe eta Trezeguet.

Epailea: Rubinos Perez
Futbol-zelaia: Reyno de Navarra
Ordua: 17.00