Itxi

Osasuna

Lesionatuen egoera

Osasuna: Sergio Fernandezek senda-agiria jaso du

Erredakzioa

Atzelari gorritxoak partida bakarra jokatu ahal izan du denboraldi honetan. Kopako partidarako Walter Pandianik, Javier Camuñasek eta Roberto Lopez 'Ruper'ek ezin izango dute jokatu lesioagatik.

Osasunako Sergio Fernandez erdiko atzelariak senda-agiria jaso du belauneko lesio kronikoak hobera egin baitu. Lesio horren ondorioz partida bakarra jokatu ahal izan du asturiarrak, Almeriaren aurkako Ligako aurreneko neurketa.

Sergio lanean ari zen azken asteetan taldekideekin batera, baina ezin zen partidetara itzuli belaunean oraindik mina zuelako.

Atzelari asturiarrak esan du Riazorren asteazkenean Kopako Deportivoren aurkako neurketan jokatzeko moduan izango dela.

Kopako partidarako Walter Pandianik, Javier Camuñasek eta Roberto Lopez ''Ruper''ek ezin izango dute jokatu lesioagatik.

Pandianik arazoak ditu giharretan eta erresonantzia magnetikoa egingo diote lesioaren garrantzia zehazteko. Bihar arte ez du Osasunak emaitzen berri emango.

Camuñasek ezkerreko famurreko bizepsean mikrohaustura bat dauka urriaren 17az geroztik. Bakarka ari da lanean Taxoaren eta larunbatean berrager daiteke Vicente Calderonen Atletico Madrilen aurkako partidan.

Ruper, berriz, denboraldi osorako baja da belaunean lesio larria baitauka, aurreko asteko entrenamendu batean lotailua hautsi ondoren.