Osasuna
2012. urtera arte
Osasuna: Patxi Puñalek urtebetez luzatu du kontratua
Erredakzioa
"Maila fisikoari eutsi eta denbora luzez Osasunaren elastikoa janzten jarraitzea nahi dut", adierazi du gorritxoen kapitainak.
Patxi Puñal Osasunako kapitainak 2012. urtera arte luzatu du taldearekin zuen kontratua. Denboraldi honen amaieran bukatzen zitzaion kontratua Puñali. Bere ibilbide profesionala talde gorritxoan bukatzea nahi du klubak, webguneko oharraren arabera.
Ohar berean kontratua luzatzearekin "oso pozik" dagoela adierazi du jokalariak. "Azkena ez izatea espero dut. Maila fisikoari eutsi eta denbora luzez Osasunaren elastikoa janzten jarraitzea nahi dut", gaineratu du.