Osasuna
Sanchez Pizjuanen
Sevilla-Osasuna (1-0): Porrota, erritmo gutxiko partidan
Erredakzioa
Kanoutek burukadaz lortu du 1-0ekoa lehen zatiko 35. minutuan eta norgehiagokak intentsitatea galdu du. Gorritxoek ezin izan dituzte gol aukera garbiak sortu.
Kanouteren golak erabakita utzi du partida lehen zatiko 35. minutuan, Osasunak ezin izan baitu gol aukerarik sortu. Lehen zatian gola azkar bilatu dute andaluziarrek eta bigarrenean baloiaren jabetza mantendu dute. Nafarrek ezin izan dute arriskua Palopen ate ingurura eraman.
Sevillak arrisku handia sotu du lehen zatia hasi bezain laster eta gutxigatik ez du 1-0ekoa lehen minutuan lortu. Ricardok geldiketa bikaina egin dio Negredori, baina andaluziarrak asko sakatzen jarraitu dute. Gorritxoen atezaina erne egon behar izan da norgehiagokaren lehen minutuetan Capelek eta Jesus Navasek arrisku handia eraman dutelako hegaletatik. Bederatzigarren minutuan Ricardok beste geldiketa erabakigarri bat egin behar izan du Sevillaren gola ekiditzeko.
Nafarrek aukera paregabea izan dute lehen zatiko 17. minutuan, baina Juanfranen zartakoa Palopek ederki desbideratu du hankekin. Partidako 35. minutuan Knaoutek 1-0ekoa lortu du, burukadaz Jesus Navasen erdiraketa bikaina sare barrura bidaliz. Atsedenaldira Osasuna markagailuan 1-0 atzetik joan da, Sevillak asko sakatu duelako.
Bigarren zatian Sevillak ez du hainbeste sakatu eta baloiaren jabetza mantetzen saiatu da. Osasunak ezin izan dite kontraerasoak abiaduraz gauzatu eta Iruñeko taldeak ez dite gol aukera garbiak sortu. Partidako 62. minutuan Knaoutek bigarrena egiteko aukera paregabea izan du, baina Maliko jokalariaren jaurtiketa kanpora joan da gutxigatik.
Bi taldeek intentsitatea jaitsi dute asken minutuetan eta Camachoren mutilak estrategiazko jokaldiak aprobetxatzen saiatu dira. Hala ere, Sevillako defentsa sendo mantendu da eta Solak, Arandak eta Juanfranek ezin izan dituzte aukera garbiak sortu. Azken hamar minutuetan Osasunak gehiago sakatu du erasoan eta Palopen ate inguruan arriksua sortu du, jaurtiketetan arrakasta lortu gabe. Azken emaitza 1-0ekoa izan da etxekoentzat, lehen zatian partida erabakita utzi dutelako Kanouteren golari esker.