Itxi

Osasuna

Entrenamendua Taxoaren

Osasuna: Camachok Soriano berreskuratuko du El Madrigalerako

Erredakzioa

Puñalek ezingo du Vila-realen aurka jokatu Getaferen aurka hamargarren txartel horia ikusi zuelako. Pandiani ez da gaurko saioan izan, uruguiatarra gripeak jota baitago.

Osasunako kapitaina ez da Vila-realen aurkako norgehiagokan izango hurrengo larunbatean, Getaferen aurka hamargarren txartel horia ikusi zuelako. Hala ere Jose Antonio Camachok Fernando Soriano berreskuratuko du, izan ere, erdilari gorritxoak partida bateko zigorra gainditu duelako.

Talde nafarrak bost gizon garrantzitsu galdu ditu El Madrigalen jokatuko duen partidarako: Puñal, zigorturik, Ruper eta Monreal lesionaturik eta Masoud eta Nekounam iraniarrak Asiako Kopa jokatzeagatik.

Gaurko lan saioan Walter Pandiani ez da taldekideekin entrenatu, gripeak jota dagoelako. Hala ere badirudi asteazkeneko entrenamendurako prest egongo dela uruguaitarra.